subjuntiboa: noiz -(e)n, noiz -(e)la

subjuntiboa: noiz -(e)n, noiz -(e)la

Subjuntiboarekin erabiltzen den menderagailu nagusia -(e)n da, eta predikatu batzuekin baizik ez da erabiltzen -(e)la: batez ere, eskaera edo agindua adierazten dutenekin, eta noiz edo behin nahia adierazten duten predikatuekin. Iparraldean, predikatu gutxitan baliatzen da -(e)la: agindua adierazten duten batzuetan, eta ez beti.

Komeni da gogoratzea, bestalde, subjuntiboa ez dela ezinbestekoa izaten askotan. Are gehiago: Hegoaldean, esaterako, ohikoagoa da subjuntibo-perpausak erabili ordez haien pareko perpaus jokatugabeak erabiltzea, batez ere ahozko moldean (ikus hemen beheko lehen ataleko adibideak).

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu honetaz, baina gramatika deskribatzaileek zehatz jasotzen dute gaia.

 

Eskuarki -(e)n hartzen dute honelako predikatuek:

iritzi-jarrera adierazten dutenek (normala izan, beharrezko izan, ondo iruditu, beldur izan... aditzekin). Egokiena da bakoitzak behar duenaren araberako soldata har dezan (= hartzea). Normala al da lehendakaria beti gizonezkoa izan dadin (= izatea)?

nahia edo desioa adierazten dutenek (nahi(ago) izan, opa izan...); mendebaldean inoiz -(e)la ere agertzen da halakoetan. Neuk ere nahiago dut gezurra izan dadin (= izatea). Eta hau jazo dadin (= jazotzea) gura duzue zeuon kontzientzietan? // Lagunak Aramaiora joan daitezela (= joatea) gura dut. ( nahi izan)

• helburuzko zentzua duten subjuntiboek: Ahaleginak egingo ditugu berdin joka dezan (= (hark) berdin jokatzeko) (*joka dezala).

debekatu eta galarazi aditzek, utzi aditzak eta gonbidatu aditzak. Utz nazazu zure bularrean burua pausa dezadan (= pausatzen, pausatzera).

-t(z)e aditz-izena ager litekeen tokian doazen subjuntiboek: etor dadin lortu (= etortzea lortu), ezaguna izan dadin erdietsi (= ezaguna izatea erdietsi)...

 

Bietarik erabiltzen da:

eskaera edo galdea adierazten dutenetan (Hegoaldean, maizenik eskatu erabiltzen da -(e)la osagarriarekin, eta Iparraldean, berriz, galdatu eta galdegin, maizenik -(e)n osagarriarekin. Ekar dezala eskatu diot. Galdatzen diot hori egin dezan. ( eskatu)

agindua edo debekua adierazten dutenetan (Iparraldean nagusiki manatu, -(e)n osagarri duela, eta Hegoaldean maizenik agindu, -(e)la osagarriarekin). Manatu zenidan begira nezan/nezala. Amak agindu dit etxera joan nadila / joan nadin. ( agindu)

 

 -(e)la erabiltzen da aditz nagusitik bereiz bezala perpaus lokabeen antza hartzen dutenetan: Onenak irabaz dezala. On dizuela. Hil nadila hala ez bada.

 

Gehiago jakiteko

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper