su: suan/su(r)tan, sura/su(r)tara...

su: suan/su(r)tan, sura/su(r)tara...

Euskalkietako ohiturak ezberdinak dira hitz honen lekuzko kasuetan. Hegoaldean (Heg.), hauek dira ohiko moldeak: su(r)tan, su(r)tako, su(r)tara, su(r)tatik; ekialdean (Ipar. eta Naf.), berriz, suan, suko, sura, sutik. Denak dira egokiak eta zuzenak. Adibideak: Solomoak suan/sutan/surtan erre. Suko/sutako/surtako hautsa. Sura/sutara/surtara bota papera. Gaztainak sutik/sutatik/surtatik atera.

 

Nolanahi ere, su izenak ezkerrean izenlagun bat duenean, mugatu singularra nahitaez erabili beharra dago: Infernuko suan erretzera. Beheko suan erretzen den enborra. Nahi nuke ene bihotza erre ledin zure suan. Eta bere suan bedi urtu. [EH]

 

Bestalde, kontuan hartzekoa da egungo egunean ere euskaldun askok —bereziki Nafarroan eta -n inesiboaren kasu-marka hartzean— bereizi egiten dituztela suan eta su(r)tan, urean eta uretan, kean eta ketan... Adibideak: Lapikoa suan ezarri dut baina Etxea su(r)tan dago. Iturriko urean busti ditu behatzak baina Apaiza blai-blai egin da uretan. Kean sar zaitez baina Erlauntza ketan ikusi du.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (80, 238).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper