Ez da egokia gaztelaniazko 'sufrir una derrota' esapidearen kalkoa egitea, jaso aditzak euskaraz ez baitu adiera hori berea: ?porrota jaso, porrota jasan (> porrota izan, porrota pairatu (frakasatu ere ez da zuzena)). Porrot egin, porrot eragin moldeak ere erabil daitezke; baita erreka jo esapidea ere: Bere asmoek erreka jo zuten. [EH]
EHUko Euskara Institutua (2012). "Porrota jaso", Kalkoen Behatokia.