Persia da forma batua, eta persiar (pertsiar) izenondoa , nahiz euskaraz normalean n, l, r soinuen atzean ts, tz, tx soinuen aldeko neutralizazioa egiten den (unibertsitate, bertso...). Berdin gertatzen da, besteak beste, Tanzania izenarekin ere (Tantzania), baina ez Pertseidak (< Pertseo mit.) izenarekin.