pasiboa (egitura pasiboa)

pasiboa (egitura pasiboa)

Euskarak erabili izan ditu eta erabiltzen ditu egitura pasiboak; gehiago Iparraldeko testuetan Hegoaldekoetan baino. Horretarako, partizipioa erabili ohi da, eta aditzaren agente edo egilea instrumentalean (-z) edo ergatiboan (-k) joaten da: Jainkoa deabruaz tentatua izan zen, Jainkoa deabruak tentatua izan zen / Etsaiez inguratua dago, Etsaiek inguratua dago. Egokiagoak dira ergatiboan emanikoak.

 

Egitura pasibo horiek molde aktiboan ere eman daitezke: Jainkoa deabruak tentatu zuen. Etsaiek inguratu dute. Berdin gertatzen da honelakoekin ere: Kanporatuak izan ziren (pasiboa) / Kanporatu zituzten (aktiboa).

Bi moldeak gramatikalak izanda ere, gaur egungo gramatikek eta estilo-liburuek, pasiboa gaitzetsi gabe, molde aktiboaren aldeko gomendioa egiten dute, informazioa doiago ematen duelako.

 

Badira pasiboen antza duten beste egitura batzuk (nahiz eta ez diren benetako pasiboak), oso erabiliak. Adibidez: Ni gauza asko ikusia naiz / Ni gauza asko ikusita nago. ( partizipioa atribuzio-perpausean (itxia(k)/itxita/itxirik; irekia(k)/irekita/irekirik; ikusia(k)/ikusita/ikusirik; nekatua(k)/nekatuta/nekaturik))

 

Pasiboetan, egitura aktiboetako objektu zuzena subjektu bihurtzen da (Alkateak hori esan zuenHori alkateak esana da); beste egitura horietan ez da hori gertatzen: egitura aktiboetako subjektu ergatiboa subjektu absolutibo bihurtzen da (Maximok asko ikusi duMaximo asko ikusia da) [edo egitura aktiboko datiboa subjektu absolutibo: Norbaitek Lierniri abisatu zionLierni norbaitek abisatuta zegoen].

 

Bestalde, aipatzekoa da, gaztelaniaren kalkoz —hark darabilen ‘por’ preposizioaren euskal ordaina eman nahian, -tik, -gandik, -gatik atzizkiak erabilita—, sarri, hutsegiteak egiten direla edo esaldi anbiguoak sortzen direla molde pasiboarekin:

*Arazo hori Osakidetzatik ere kontsideratua izan da (> Osakidetzak ere kontsideratu du arazo hori).

*Herriko biztanle guztiengandik ikusia izan zen (> Herriko biztanle guztiek ikusi zuten. Herriko biztanle guztiek ikusia izan zen).

 

Nigatik esana da aspaldi’ esaldia zuzena da adiera honetan: Ni(re)gatik ni naizela kausa norbaitek esan du (zerbait) aspaldi. Baina ez da zuzena egiletasuna adierazi nahi denean; hala denean, honela behar du: Nik esana da aspaldi. Nik esana dut aspaldi.

Bereizketa bera egin beharra dago Nigatik egina da, Nigatik idatzia da eta antzekoetan. ( -gatik)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (294-296).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (16-19).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (44-45, 160-164).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper