ote

ote

Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko (edo hura azpimarratzeko) erabiltzen duen partikula da. Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ( aditz trinkoak (sintetikoak)) ezkerrean ezartzen da. Galdera zuzenetan zein zehar-galderetan erabiltzen da. Eginkizuna ez du galdera markatzea, baizik eta zalantza-kutsua eranstea esanari. Mendebaldean ete forma erabiltzen da, baina Euskaltzaindiak ote gomendatzen du estandarrerako. Adibideak: Etorri ote da? Zer ikusi ote zuen? Ba ote da hau bezain gauza ederrik? Galdetu daiteke orain ea haren alde ote gauden ala kontra.

 

Aditza ezabaturik ere erabiltzen da ote: Atsotitz horien hizkera, nongoa ote? Hitz hori, Axularrena ote?

Isildutako aditza sintetikoa bada eta aditzaren baietza bada galdegaia, nahitaezkoa da ba jartzea. *Itxaropenik ote? (> Ba ote itxaropenik? / Itxaropenik ba ote?) [EH]. Bestelakoa da ‘bai ote?’ esapidea. ( ba-)

 

Otek, zenbaitetan, hala ere, ez du zalantza adierazten. Gerta liteke:

• Erabat erretorikoa izatea (ez du erantzunik espero, edo begi-bistako erantzuna du). Zergatik ote naiz honen tontoa?

• Harridura, enfasia eta ironia adieraztea: Zenbat bertso ez ote zituen jarri Basarrik! Isilduko ote da noizbait...

 

Sintaktikoki, predikatu batzuekin, -(e)la perpaus baten tokia har dezake otek, <ote... -(e)n> egitura duela: Bera ote den nago. Iruditu zait sartu ote den.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (343).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (515-516).

—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (106-107).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (39-41).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper