(es) ‘después’ eta (fr) ‘après que’ hitzek kalko desegokia eragiten dute sarri: denborazko testuingurua emanarazten du (ondoren, ostean), ZERGATIKOA (kausa) adierazi beharrean. Hala denean, estilo-liburu gehienen ustez, askoz egokiagoa da bait- menderagailuaz baliatzea.
?Argindarraren garestitzeaz ere arituko gara albiste-saioan, Energiaren Batzorde Nazionalak % 11 igotzea proposatu ondoren (> Argindarraren garestitzeaz ere arituko gara albiste-saioan, Energiaren Batzorde Nazionalak % 11 igotzea proposatu baitu).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Sasimenderatuak: ondoren / bait- (kausazkoa)", Kalkoen Behatokia.