NOLA eta ZEREZ (-z) galdetzaileak baliokideak dira zenbaitetan: trenez etorri, eskuz egin..., baina -z kasu instrumentala beti ez da egokia gertatzen. Esate baterako, izenak adjektibo bat duelarik, inesiboa (NON kasua) erabiltzen da: euskara ederrean hitz egin, harmonia gozoan egon... ; ; eta berdin, izena nolabait zehazturik ageri bada: trenez etorri, baina zazpietako trenean (*zazpietako trenez), gaur goizean (*gaur goizez)...