Euskararen sistemaren ikuspuntutik, bidezkoak dira nitar/niretar, hitar/hiretar, beretar, gutar/guretar, zutar/zuretar, zuendar, haiendar... izen-molde guztiak. Besterik da tradizioan eta egungo idazleen artean zer erabilera izan duten edo duten. Datuek diote forma batzuek testigantza laburra dutela.
Euskaltzaindiaren Hiztegian —erabilera-datuak baitira irizpide—, niretar, beretar, gutar eta zuretar baino ez dira ageri. [EH]