neurri-unitateak

neurri-unitateak

Magnitude baten balioa adierazteko erreferentzia gisa hartzen diren neurriak dira neurri-unitateak: metro, kilogramo, segundo, ampere, kelvin... ( sinboloak (nazioartekoak))). Euskaltzaindiak ez dauka berariazko araurik gai honetaz. Azken urteotan zientzia-liburuetan errotuz joan diren ohitura nagusiak ekarri ditugu hona.

• Horietako batzuk izen berezietatik edo deituretatik eratuak dira, eta jatorrizko grafiarekin idatzi behar dira: joule, hertz, ohm, coulomb, ampere, watt... (*julio, *hertzio, *ohmio, *culombio/kulonbio, *amperio/anpere, *vatio/batio...). Gainerakoak, euskal hitzen grafiarekin idazten dira: zentimetro, kilogramo, gradu...

• Beti, bestalde, letra xehez idazten dira: kelvin/*Kelvin, newton/*Newton, pascal/*Pascal... (baina Celsius gradua) eta letra-mota arruntez, ez etzanean eta ez letra lodiz ere (*coulomb/*coulomb/coulomb). Hamabost kelvin; hamalau newtoneko indarra...

• Marratxorik ez dute hartzen kasu-markari lotzean: *hamalau newton-eko indarra / hamalau newtoneko indarra (14 N-eko indarra); *berrogeita hamar gigabyte-ko diskoa / berrogeita hamar gigabyteko diskoa (50 GB-ko diskoa); *coulomb-etan neurtzen da karga elektrikoa / coulombetan neurtzen da karga elektrikoa...

 

DEKLINABIDEA. Neurri-unitateek ( zenbatzaileak eta leku-denborazko sintagmak (-ra/-tara: 5 kilometrora/kilometrotara; 5 graduan / 5 gradutan; 5 euroan / 5 eurotan...)), batzuetan, ez daramate zenbatzailerik, baizik eta unitate-izena bera da deklinatu behar dena. Hala denean, mugagabeko atzizkia erabiltzea dagokio leku-denborazko kasuetan: Kopuru horiek liberatan daude, eta eurotara pasatu beharko dira. Hona hemen hirien arteko distantziak, kilometrotan (km-tan). Prezioak, eurotan / Prezioak, €-tan. Datuak, ehunekotan / Datuak %-tan. Kalkulatu presio hori atmosferatan eta milibarretan. Eman tenperatura Celsius gradutan.

 

Leku-denborazko kasua ez denean, deklinabide-arau normala dagokie: Nire euroek zure dolarrek baino gehiago balio dute. Euroak baldin badituzu, ez da beharrezkoa beste diru batera aldatzea. Euroari orain gertatu zaiona gertatu zitzaion lehenago dolarrari.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: euro, litro, ehuneko (eurotan, litrotan, ehunekotan)”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Zerbitzua (2007). "Unitateak: neurri-unitateak [jolue, newton", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper