189. arauak bi sail jasotzen ditu:
• Ipar Amerikako indiar tribu eta herrien buruzagi ezagun batzuen izenak: Amerikar Zaldi, Zezen Eseri, Zaldi Ero; Cochise, Jeronimo... Halakoetan, jatorrizko izenak itzuli egiten dira izenak hitz arruntez osatuta daudenean, baina, pertsona-izenak direnez, izen bereziak dira eta artikulurik gabe idazten dira.
• Inken buruzagi nagusien izenak: Atahualpa, Pachacutec, Tupac Amaru, Viracocha... Halakoak grafia-aldaketarik gabe idazten dira, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez bezala.