mugagabea

mugagabea

Printzipioz, izen-sintagmak mugatuak izaten dira euskaraz, baina kasu hauetan mugagabea erabiltzen da:

- izen bereziekin, izenordainekin eta erakusleekin, beti. Adibidez: Bilbon, elkarri, horri.

- partitiboan (-ik) ( partitiboa (-ik)) eta prolatiboan (NORTZAT kasua) ( -tzat kasua), beti. Adibidez: Ez dago zuhaitzik. Tontotzat hartu naute.

- izen-sintagmak galdetzaileren bat daramanean: zer, zein, zenbat... Adibidez: Zer gauza ekarri dizkidazu? Zein liburu nahi duzu?...

- zenbatzaileren batekin doanean, bai zehaztua denean hura, bai zehaztugabea denean. Adibidez: Hiru urte bete ditu. Neke askoren ordainetan. Bada salbuespenik, hala ere. Urte askoan ezkutuan egona da eta gisako esaldietan gertatzen da hori; iraupena adierazten dutenetan, alegia. ( zenbatzaileak eta iraupena (hiru astean / hiru astetan))

- aditz-lokuzioetako ( aditz-lokuzioa) izenetan eta atribuzio-perpausetan ( atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua). Adibidez: balio izan, musu eman...; morroi ibili, ura ardo bihurtu...

- ZEREZ/ZERTAN kasu instrumentalean (-z), hura inespezifiko edo mugatu gabea denean: harriz jo, eskuz landu, oinez ibili, euskaraz egin... (Izan ere, espezifiko edo zehaztua ere posible da: Harrobitik ateratako harriaz egin. Keinua egin zion eskuaz. Oinaz haztamuka ibili). Badira aditzak gehienetan kasu instrumentala eskatzen dutenak: baliatu, bete, egin, estali, hornitu, jardun, josi, osatu... ( goizean, goizetan / goizez; trenean/trenez)

- leku-denborak adierazteko (NON, NONDIK, NORA... kasuak) zenbait esamolde berezitan: eguzkitan, gaztetatik, uretara...

 

Badira, bestalde, Heg./Ipar. isoglosak banatzen dituen ohiturak ere, denak onargarriak; esate baterako: suan/su(r)tan erre ( su: suan/su(r)tan, sura/su(r)tara...), mezan/mezetan/mezatan izan... ( mezatan/mezetan/mezan)

 

Gogora ekar ditzagun, azkenik, hiztunek sarri samar egiten dituzten akatsak. Esate baterako, a itsatsia duten hitzekin egiten dena ( a itsatsia). Baina akatsik eta zalantzarik ugarienak kasu instrumentaleko eta leku-denborazko kalkoekin gertatzen dira. Horiei buruz Euskaltzaindiak berariazko araurik eman ez duen arren, egungo gramatika eta estilo-liburuetan hautu nahiko adostua dago praktikan prosa estandar zainduan:

 

ZEREZ/ZERTAZ KASUAN EGITEN DEN PLURAL MUGATUAREN ABUSUA

Forma mugagabea hartzeko aukera eta joera du -z kasu-atzizkiak.

*harri txikiez inguratua (> txikiz)

*Hanka-arrasto berriez (> berriz) beterik dago bide guztia.

*Espainolezko hitzak euskal ukituez (> ukituz) makillatuta plazaratu dira.

*Jogurt-potoez (> potoekin/potoz) eginiko telefono bat da marrazkian ageri dena.

*Partikulez (> partikulaz) osatuta dago materia.

*Artistez (> artistaz) beteta dago Elgoibar.

*Poemez (> poemaz) bete ditu liburuko orriak.

*Irenek gonez (> gonaz) eta jertseez (> jertsez) osatutako 34 janzki saldu ditu gaur.

Inoiz singularrean ere ematen da, oker, mugagabeari dagokiona: *gogo handiaz > gogo handiz. Hor, itxura denez, bizkaierazko -a(ga)z kasu-markaren eragina dago. ( -ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo)

 

INESIBOAREN MODU-ADIERA (NOLA) ETA LEKU-ADIERA (NON(GO)) EZ BEREIZTEA

 

Inesiboa (-n kasua) oso emankorra da. Mugagabean eratzen diren esamolde berezi frankoren oinarrian dago:

• Jarduera adierazten dutenetan (ZERTAN): ametsetan, lotan, txoritan, neskatan, belarretan, antxoatan, txipiroitan...; hizketan, berriketan, kartaketan (> kartetan), jostaketan (> jostetan), igeriketan, perretxikotan... Singularrekoak ere badira: jolasean, goldean, marmarrean...

• Modua adierazten dutenetan (NOLA): gezurretan, kaltetan, izerditan, txantxetan, benetan, brometan, zinetan, berbetan... Singularrean: onean, patxadan, ziztuan...

• Denbora adierazten dutenetan (NOIZ): umetan, txikitan, gaztetan, sarritan... Singularrean: gaztaroan, zahartzaroan...

Molde horretako mugagabetasuna leku-denborazko beste kasuetara ere hedatzen da, jakina: lotan > lotara, lotatik, lotarako; neskatan > neskatara...; perretxikotan > perretxikotara...

Seinalatzekoa da a itsatsia duten hitz gehienak (eta asko dira) plural-forman ageri direla: berbetan, kopletan, txantxetan, umekerietan, kezketan, penetan, ikaretan, hanka(-)puntetan, kartetan, armetan, (azken) arnasetan...

 

1. Mugagabea ala plurala dagokie hauei eta gisakoei: loreak sortatan/sortetan bildu, letra handitan/handietan idatzi...?

Horrelakoetan, NON kasuaren oinarrizko zentzuari (hots, leku-adierari) baino gehiago NOLA abstraktuagoari (modu-adierari) erantzuten zaionez, egokiagoa da mugagabea:

Loreak sortatan batu ohi dira.

Letra handitan ageri da hori.

Taldetan banatuko gara hori egiteko.

Zortzikotan eman zuen pasadizoa, zortziko nagusitan.

Eta zortzina bonboiko kutxatan banatu behar ditu.

Testuinguru askotan, sinonimo gerta daitezke: Ez zaio axola istiluetan/istilutan sartzea. Beste zenbaitetan, ordea, aldea argia da: Bertsotan eman zuen horren berri (NOLA) ≠ Azken bertsoetan eman zuen horren berri (NON).

2. Honako hauek okerrak dira NON (NOIZ) edo NONGO (NOIZKO) esan nahi baita horietan, ez NOLA:

*Salgai liburu-dendatan (> liburu-dendetan).

*Igande arratsaldetan Donostiara joaten gara (> arratsaldeetan).

*Bototan Urliak galdu du (> botoetan).

*Sanpedrotan Zumaiara eta andremaritan Azkoitira (> sanpedroetan, andremarietan).

*Begitako/belarritako/tripatako mina (> begietako/belarrietako/trip(et)ako mina) [«belarritako (batzuk) erosi» zuzena da, jakina].

3. Zuzenak dira unitate-adierazpen soilak direnean (zenbatzailerik gabe ageri direnean, alegia), ZERTAN/NOLA, ZERTATIK, ZERTARA kasuetan: ehunekotan ordaindu, emaitza metrotan adierazi, dirua eurotatik errublotara pasatu... ( neurri-unitateak)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (78-82, 243 eta hur.).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (80-82, 469 eta hur.).

— “Aditzaren jokabidea: galdu (botoetan galdu / bototan galdu)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lekua adieraztea: zein + -tik (zein udalerritatik / * zein udalerritik)”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (43-50).

EHUko Euskara Zerbitzua (2015). "Zenbatzailerik gabeko mugagabea: mugagabea [-(e)z", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper