-en mota sintagma-egitura baino egokiagoa da -(ta)ko mota: Rosaceae familiako motak; bi motatako ondorioak; zuntz optikoaren motak (> zuntz optiko motak). Mota, ia beti, elkarketan erabiltzen da: lur-mota, landare-mota, borroka-mota, liburu-mota, hizkera-mota... Nolanahi ere, -en mota ez da guztiz baztertzekoa: Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea da abere larria. [EH]