Hiru adiera ditu memoria hitzak. Lehenengo bi adieretan, hauek dira forma estandarizatuenak: 1 iz. oroimen eta 2 iz. oroitzapen. Hirugarren adieran, memoria bera da egokia: 3 iz. memoria (Inform.): ‘makina edo tresna batean, gerora erabil daitezkeen datuak edo aginduak gordetzen diren gailua’. ROM memoria. Buffer edo tarteko memoria. [EH]