Denbora-bitarte guztiz laburra adierazteko, baliokideak dira. Momentu bat. Memento bat.
Momentuz adberbioa egokia da (Akordiorik ez da lortu, momentuz). Ez, ordea, mementoz. Balio horrekin egokia da mementoko ere, bai ‘une honetako’ (izlag.) adieran (Zein da mementoko helburua?), bai ‘oraingoz’ (adlag.) adieran (Epaileak libre utzi du mementoko).
Fisikaren eremuan (Fis.), hala ere, momentu da erabiltzekoa. Momentu angeluar, lineal, magnetiko. [EH; Fisikako Oinarrizko Lexikoa]