Mantendu aditzak bi adiera ditu: ‘elikatu’ eta ‘zerbait bertan behera utzi gabe iraunarazi’. [EH]
Gaztelaniazko ‘mantener’ —eta frantsesezko ‘maintenir’— aditzaren bestelako adierak ez dira mantendu euskaraz. ?Lehendakariak elkarrizketak mantendu zituen alderdi guztiekin (> Lehendakariak elkarrizketak izan/egin zituen alderdi guztiekin). ?Bere iritzia lehengoan mantendu du (> Lehengo iritziari eutsi dio / Eutsi egin dio bere iritziari).