Esanahi ezberdina dute. Mahuka beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duen jantzi-zatia da. Mahuka luzeak. Mahukak ukondoraino bildurik. Mauka, berriz, erraz lortzen den gauza oso onuragarria; aukera aparta (pagotxa). Hau bai dela mauka, honelako fortuna munduan nork dauka? Dena urrea balitz, zer mauka! [EH]