Lotu aditzaren arazlea da lotarazi [lot(u) + -arazi]: lotzera behartu. Adibidez: Lisiasek San Paulo bi katerekin lotarazi zuen. Besterik da loarazi (lo eragin, lokarrarazi eta lo eginarazi aditz baliokideek adierazten dutena): ‘lo egitera’ edo ‘lo hartzera behartu’. Adibidez: Haurrak lokarrarazteko edo loarazteko istorioak. Haurrei lo eragiteko edo lo eginarazteko istorioak. [EH] ;
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: lo eginarazi, lokarrarazi, loarazi; lotarazi”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: -arazi (lo eginarazi / lo eragin)”, Jagonet galde-erantzunak.