letra xehea (minuskula) noiz

letra xehea (minuskula) noiz

Bi dokumentu hauetan oinarritzen dira hemen esanak: Euskaltzaindiaren Letra larrien erabilera euskaraz izeneko 1990-XI-30eko gomendioan (Euskera 35, 85.-87. or. (1991,1)) eta Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuko Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburukian (75.-79. or.). Horien arabera, ez dira letra larriz ematekoak:

1. Urtaroen, hilabeteen eta astegunen izenak: uda, negua, urtarrila, otsaila, igandea, larunbata, ramadana, brumarioa...

2. Kargu ofizial eta akademikoen izenak eta noblezia-tituluak; eta lanbideak eta arteak: euskaltzaina, zuzendaria, idazkaria, ministroa, bizkondea, kondea, aita santua, dalai-lama, erregea, alkatea, euskara-teknikaria, euskara-normalizatzailea...

3. Lanbideak, arteak eta zientziak: arotzeria, iturgintza, musika, pintura, arkitektura, traumatologia, arkeologia, aljebra...

4. Herri-, etnia-, herritar- eta hizkuntza-izenak: azteka, hunoa, tutsia, aimara, etruskoa, europarra, donibandarra...

5. Familia, leinu eta dinastien izenak: agirretarrak, borboiak... ( familia-izenak; dinastien izenak). Baina: Agirre familia, Felipe Borboikoa.

6. Pertsona-izenetatik eratorritakoak: aristotelismoa, leninismoa, karlista, marxista...

7. Diruen izenak: euroa, dolarra, lira, libera esterlina...

8. Arteetako eta literaturako genero, estilo eta joera eta konposizio-moten izenak: adagioa, jazza, epikoa, bertsoa, fandangoa, gotikoa, poesia epikoa, flamenkoa, erromantizismoa, kubismoa... Baina letra larriz aldi historikoa bada: XVIII. mendera arte iraun zuen Barrokoak.

9. Musikako noten izenak: do, re, mi, sol minor...

10. Erlijioen izenak, haien jarraitzaileen izenak eta termino ideologikoak: kristautasuna, budismoa, katolikoa, protestantea, aberria, euskara, zibilizazioa, aitagurea, kredoa...

11. Herrietako festak: sanferminak, sanjoanak... ( San, Santu, Santi, Done... / san, santu, done...)

12. Puntu kardinalak eta Lurreko eta zeruko gainerako irudizko puntu eta lerroak, atmosfera-geruzak eta haizeen izenak: iparra, hegoa, ekuatorea, meridianoa, ipar poloa ( polo (ipar polo / Ipar Polo; hego polo / Hego Polo)), Asiako hegoaldea, litosfera, ionosfera, mendebala, hego-haizea, tramontana... Baina toponimo baten edo errealitate historiko edo geopolitiko baten zati direnean, larriz: Hego Amerika, Ekialde Hurbila.

13. Leku- edo pertsona-izenen ondoan, atributu gisa edo haien ordez, erabiltzen diren ezizen deskriptiboak: hiri betierekoa [Erroma]; argiaren hiria [Paris]; kontinente zaharra [Europa]; planeta gorria [Marte]; Lizartzako itsua [Kaxiano soinu-jotzailea]; Urepeleko artzaina [Xalbador]... Baina: Sagar Handia [New York].

14. Sigla bat osatzeko erabiltzen diren izen arruntak, sigla letra larriz idazten bada ere ( siglak): balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ), sozietate anonimoa (SA).

15. Hezkuntza-zikloen izen generikoa: batxilergoa, lehen zikloa... Baina izen berezia denean, larriz: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

16. Ekonomian edo politikan bereizten diren sektoreak eta klaseak: lehen sektorea, zerbitzuen sektorea, sektore pribatua, burgesia, langileria...

17. Mahats-motak, eta koktelak eta antzeko edariak: cabernet sauvignon, chardonnay, hondarribi zuri...; kuba libre, manhattan, errioxa, rueda...

18. Konposatu kimikoak, aleazioak eta mineralak: karbono dioxidoa, polibinil kloruroa, konstantana, brontzea, migmatita...

19. Farmakoen izen generikoak (botiken izen komertzialak bai, ordea): ibuprofenoa, parazetamola, doxazosina... Baina Orfidal, Oxodal...

20. Letra larriz idazten diren hitzetatik eratorritako hitzak (-kide, -zale atzizkiekin gertatzen da —-(t)ar atzizkiarekin gertatzen den bezala: agirretar, usurbildar...—): etakidea, uzeikidea, elhuyarkidea, realzalea, athleticzalea, baskoniazalea, oriozalea (arraunlarien jarraitzailea adierazteko)... Baina leku-izena denean, bereiz idatzirik: Orio zalea, Lekeitio zalea.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper