letra etzana noiz

letra etzana noiz

Euskaltzaindiak ez dauka ezer arauturik auzi honi buruz. Alabaina, gure inguruko usadioari jarraikiz, badira hainbat hitzarmen gizartean ondo errotuak direnak, eta egoki da horiei jarraitzea. Hemen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko EIMAk argitaraturiko estilo-liburuari jarraitzen diogu nagusiki. Letra etzana edo italikoa zeregin hauetarako erabiltzen da:

1. Liburu, tesi, aldizkari, komiki, eskultura, pintura, film, antzerki, disko, irratsaio eta abarren izenburuak adierazteko, testu baten barnean doazenean: Hamaseigarrenean aidanez nobela, Berria egunkaria, Argia aldizkaria, Haizearen orrazia eskultura, Blade Runner filma, Phoenicoperus diskoa...

Dena dela, liburu santuak ez dira letra etzanean ematen: Biblia, Korana, Tora, Pentateuko... ( Biblia/biblia)

2. Izen berezia duten itsasontzi, hegazkin, ezpata eta abar izendatzeko, testu baten barnean doazenean: getariarren Esperantza trainerua, Tortolika hegazkina...

3. Izaki bizidunen (animalia, landare, birus eta abarren) latinezko izen zientifikoak aipatzean erabiltzeko: Homo sapiens, Australopithecus aferensis ( Australopithecus ala AustralopithecusA? Homo sapiens ala Homo sapiensA?); pagoa (Fagus sylvatica), igaraba (Lutra lutra)...

4. Testuan propio nabarmendu nahi diren elementuak markatzeko (hitza ohartukiago adierazteko, hitz jakin bati buruz jarduteko, hitza jakinaren gainean gaizki idatzita dagoela adierazteko, erdal hitza dela adierazteko...): Ez dira gauza bera egotea eta egitea. Euskarazko -ekin kasu-atzizkia. Neskatoa kolika joan zen. Zer da password delakoa?

5. Izenarekin batera datorrenean, letra etzanez edo komatxo artean ematen da izenordea: Jose Manuel Lujanbio Txirrita / Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”.

6. Ortografia teknikoan, magnitudeen sinboloak (P [presioa], t [denbora], T [tenperatura]) eta matematikako aldagaiak (z = 3x2 – 5xy) adierazteko.

 

KASU-MARKAREN LOTURA. Arestian esan bezala, ez dago Euskaltzaindiaren berariazko arau orokorrik. Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak zehatzago ematen ditu jarraibideak, eta gomendatzen du letra etzanez (edo lodiz edo komatxo artean) idatzitako hitzei letra arruntez eransteko aldian aldiko kasu-atzizkia; marratxorik gabe, alegia. Adibidez: Hamaseigarrenean aidanezeko pertsonaia da Kornelio. Euskaltzaindiaren Hiztegitik hartu dut. (Dena dela, Euskaltzaindiaren erabaki batek dio, egoera horretan, egokia dela honela ematea ere: Garoa-n irakur daiteke hori).

 

Lotze horrek inoiz a itsatsiaren galera ere ekar dezake, adibide honetan bezala, esaterako: Horrelakoetan, ohiturei begiratzen die horrek, ez jarrerei. Baina jokamolde hori ez da bidezkoa izen edo izendapen berezi batzuetan: ‘izena eta izana’ bat ez datozenen kasuan, alegia (*Berrian agertu da > Berrian agertu da; *Argian idatzi du > Argian idatzi du). ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak)))

 

Artikulua bada koska, aipaturiko izen, hitz edo dena delakoa NOR kasuan doalarik, osorik etzanda ematen da hura: Euskaltzaindiaren Hiztegia du iturria. Bestela, lexema hutsa: Euskaltzaindiaren Hiztegikoa da pasartea, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo behar da. Euskaltzaindiaren Hiztegian dago hori. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren esana bete

 

Gehiago jakiteko

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (17-20).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper