Euskaltzaindiak ez dauka ezer arauturik auzi honi buruz. Hemen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko EIMAk argitaraturiko estilo-liburuari jarraitzen diogu nagusiki. Zeregin hauetarako erabiltzen da:
1. Lehen batean, testu oro idazteko. Bereziki adierazita dago noiz ez den hala:
; . Bestelako kontua da letra larriarena eta letra xehearena. ;2. Izen bereziak emateko, oro har:
• erlijio, mito eta abarretakoak: Thor, Ala/Allah, Jahveh, Ortzi, Zeus, Apolo...
• pertsona, enpresa, erakunde eta gisakoenak: Ana Oria, Euskaltel, Euskaltzaindia...
• izenordeak: Bilintx, Orixe, Markinako Lehoia...
Oharra: Izenarekin batera datorrenean, komatxo artean edo letra etzanez ematen da izenordea: Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” / Jose Manuel Lujanbio Txirrita.
• orkestra, musika-talde, antzerki-talde eta abarretakoak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ken Zazpi, Taupada...
• komiki, film, antzerki eta ipuinetako protagonisten izenak (gizakiak izan ala ez): Teo, Tintin, Pluto, Asterix, James Bond, Superman...
• etxe, baserri, mendi, ibai, kale, denda, taberna, hotel, zinema eta abarretakoak: Ajuriaenea, Agerre baserria, Hernio mendia, Deba ibaia, Kale Nagusia, Pitxintxu denda, Txarriduna hotela...
• merkataritzako marka, modelo eta salgaiak: Eroski, Opel Astra, Cola Cao...
• lege, dekretu, arau eta agiri ofizialen izenak
3. Siglak
4. Sinboloak (magnitudeenak izan ezik)
;5. Interneteko helbideak
6. Komatxo artean idazten direnak:
• hitzez hitzeko aipamenak: Eta honela esan zuen: “Gora Euskadi askatuta!”.
• iragarki, armarri eta abarretakoak: Lelo hau dauka Euskaltzaindiak: “Ekin eta jarrai”
• argitalpen nagusiago baten zati baizik ez diren artikulu eta abarren izenak: Argiak “Adio ETAri, stop sufrimenduari” artikulua dakar aste honetako zenbakian.
• hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta abarren izenak: Bilbon, “Euskalkiak gaur” mahai-ingurua izango da.
7. Ortografiako puntuazio-markak (puntuak, komak, puntu eta komak, galdera-markak, harridura-markak, parentesiak, giltzak...), bestelako letra-moldea duten testuetan izan ezik.
ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (13-16). https://www.euskadi.eus/eima-estilo-liburua/web01-a3eima/eu/.