letra

letra

Letrak alfabeto bateko elementuak izaten dira, eta hizkuntza bakoitzak bere alfabetoa du. Euskal alfabetoa hogeita zazpi letra edo grafemak osatzen dute, ordena honetan eta bakoitza bere izenarekin:

Letra (Izena)

a (a)
b (b)
c (ze)
d (de)
e (e)
f (efe)
g (ge)
h (hatxe)
i (i)

Letra (Izena)

j (jota)
k (ka)
l (ele)
m (eme)
n (ene)
ñ (eñe)
o (o)
p (pe)
q (ku)

Letra (Izena)

r (erre)
s (ese)
t (te)
u (u)
v (uve)
w (uve bikoitza)
x (ixa)
y (i grekoa)
z (zeta)

 

Letra horietatik c, q, v, w eta y letrak ohiko euskal hitzak idazteko ez diren arren, kanpoko izenak eta hitzak idazteko sartu dira euskal alfabetoan (eta letra berezi batzuk ere erabil daitezke behar denean; ze hautsia (ç), esaterako). Adibideak: Cáceres, Valentzia, Quebec, New York, windsurf... Horietaz gainera, digramak daude (bi letra berdin nahiz ezberdinen elkarteak hots bakarra adierazteko):

rr (-r- gogorra adierazteko) ( r letra (ere/erre))

dd, tt eta ll, hots bustiak —sabaikariak— adierazteko, premiarik denean. Adibidez: onddo, Maddalen, Maddi; Antton, ttentte, ttantta; Pello, llabur... ( kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera)

ts, tz eta tx (s, z eta x-ren kide afrikatuak). ( s/z letrak; ts/tz digramak)

Denera, beraz, 27 letra eta 7 digrama. [17. araua]

 

Zehaztapen bat: Bost dira euskal hizkera guztietan ageri diren bokalak: /a, e, i, o, u/. Horietaz gainera, ekialdeko hizkeretan, zubereraz funtsean, seigarren bokal bat ere bereizten da, usuenik “ü” idazten dena. Erabiltzen da leku-izen batzuetan ere (Altzürükü, Sohüta...).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper