OHARRAK
Dokumentu honetan Arabaren egoerari eta bilakaerari buruzko hainbat datu demolinguistiko aurkeztu ditugu. Txosten honekin batera emandako Excel fitxategian, datu horiek zein datu xeheagoak ere badaude. Tartean, alderaketarako landu diren gainerako eremuei buruzko datuak ere aurki daitezke bertan; hots, Euskal Herriari, EAEri, Nafarroari, Ipar Euskal Herriari eta Gasteizi buruzkoak. Txosten honetako taula eta grafikoak Excel fitxategian baliatzeko, euskarri bakoitzaren izenburuko zenbakiari edo hizkiari erreparatu behar zaie, Excel fitxategiko orriak zenbaki eta hizki horiekin izendatuak baitaude. Era berean, taula eta grafikoen oinetan erreferentziazko taularen edo grafikoaren kodea ere azaltzen da (kode horiek Excel fitxategiko orrien izendapenean parentesi artean jarri dira).
Euskarri bakoitzaren azpialdean, iturriaz gain, erreferentziazko taula edo grafikoa zehaztuta dator, Iñaki Iurrebasoren Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen: Euskal Herrirako aplikazio praktikoa tesi laneko taula eta grafikoei erreferentzia eginez1. Iturri horretako oharretan du irakurleak taula eta grafiko bakoitzari buruzko xehetasun metodologikoak ezagutzeko bidea.
[1] Lan hori Euskaltzaindiak argitaratu du berriki: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&Itemid=1217&view=katalogoa&lang=eu-ES&edukia=fitxa&argitalpena_id=787.
EHUko ADDI biltegian ere badago: http://addi.ehu.es/handle/10810/60061.