Hizkuntza-baliabideak

Hitz-elkarketa/2: II.1. SARRERA

II. MUGAKIZUN BEREZIKO IZEN-ELKARTEAK

II.1. Sarrera

Aurreko atalean mendekotasunezko izen elkartu arrunten berri eman dugu. Baina, “Sarrera gisa” hasierakoan genioen bezala, haien ondoan baditugu beste makina bat haien artean sailkatzen errazak ez direnak. Horietako batzuk jorratuko ditugu atal honetan: mugakizuna berezia duten izen elkarteak, hain zuzen ere. Hauexek dira (H-E/4, 11.2.: 92-94 / 78-80):

-lore-sorta, ogi-puska: multzo-eta zati-elkarteak

-eskola-molde, amodio-mota: mota-elkarteak

-garo-usain, zikin-fama: konparazio-eta irizpen-elkarteak

-pinu-arbola, ikerketa-lan: “sumpsumtive” edo “sumpsumtibo” elkarteak

-andregai modukoak, “erdi-atzizki” ere deituak

-hitzaurre moduko “deiktikoak”.

Sailei begiratu orduko ohart gaitezke berezitzat jotako mugakizunok ez direla gisa berekoak, eta, hala ere, ez ditugula behi-esne elkartu arrunten moldekotzat hartzen. Berezi egiten dituzten arrazoiez zerbait esan beharko dugu, beraz, ez baitugu orain arte berariaz halakorik adierazi. Baina xehetasunak atal bakoitzaren azterketarako utzita, errepara diezaiegun mota horiei:

  1. Lehenik eta behin argi dezagun sumpsumtiboak ez bide direla berezitzat hartutako gainerako guztiak bezalakoak, argituko dugun bezala, baina nolanahi dela ere, badira bereziak, edo gutxienez behi-esn ez bezalakoak. Esan dezagun labur-labur adibide baten bitartez: behi-esnea, ‘esnea’ da, eta inondik ere ez ‘behia’; pinu-arbola ere ‘arbola’ da, baina ‘pinua’ ere bai.
  2. Gainerakoak hartzen baditugu, begietan ematen duen lehen gauza bere maiztasuna da; alegia, beste edozein izenez baino maizago baliatzen gara, nonbait, talde, zati, molde, aldi, bide… mugakizunez izen-elkarteak osatzeko. Gainera, askotxotan aski esanahi zabala dute mugakizunok.
  3. Bestetik, berriz, horietako batzuk bere hitzez hitzeko adieraz gain, beste adiera batez ere maiz erabiltzen ditugu elkarteetan: usain, bide, buru…, eta horrek egiten ditu, besteak beste, berezi.
  4. Multzo handi samarra da lekua edo denbora adierako izenak (“deiktiko” ere deituak) mugakizun dituztenena. Zerak lekuan edo denboran kokatzea izaten da, oro har, horien eginkizuna. Ez daude postposizioetatik hagitz urruti.

Alegia, xehetasunak xehetasun, badirudi hemengo eskuineko osagaiek gainerako izenek baino aukera handiagoa dutela izen-elkartearen mugakizuna izateko. Gera gaitezen hemen pixka batean. Mendekotasunezko izen-elkarte arruntetan osagaien artean dagoen egitura-harremana oro har, esan daiteke “modifikatzaile-buru” dela; alegia: eskuineko osagaia elkartuaren burua eta ezkerrekoa horren modifikatzailea izaten da. Esate baterako, behi-esne edo idazmakina hartzen baditugu, ohartzen gara esneaz, makinaz hitz egin dezakegula zein esne edo makina-motaz ari garen zehazteko premiarik izan gabe. Ezkerreko osagaiak, hortaz, eskuinekoaren modifikatzailearen antzeko eginkizuna du; alegia, sintaxian behiaren esnea edo idazteko makina sintagmetako ezkerreko osagaiak duenaren parekoa.

Esanahiaren aldetik ere gauza bera esan daiteke: esnea, makina badira berez “zerak” eta ezkerreko behi edo idatz osagaiek zehazten dute zein behi edo makina-mota den dena delakoa; hots, eskuineko osagaiaren erreferentzia-esparrua murrizten dute; sintaxiko modifikatzaileek oro har egiten dutenaren antzera.

Multzoaz, zatiaz, usainaz, motaz, aldiaz, aurreaz eta abarrez, berriz, nekez hitz egin dezakegu ez badugu zehazten zeren multzoa, zatia, usaina… den. Zehaztu behar hori ezkerreko osagaiak bete dezake eta hitz elkartua sortu (demagun, ikasle-multzo, ogi-zati, kafe-usain…). Jakina, testuinguruak eman dezake informazio hori eta ez dugu hitzez zehaztu beharko (aurretik ikasleez, edo ogiaz, edo kafeaz aritu bagara hizketan nahikoa izan daiteke eskuineko osagai soila aipatzea), gure informazio pragmatikotik inferitu, berreskura dezakegulako.

Harreman honi “osagarri-buru” harremana esaten zaio, sintaxian gertatzen denaren ildotik: eskuineko osagaia den buruak (adib. zati) osagarri bat hartzen du (ogi), sintaxian, demagun jo aditzak ZER/NOR jo den, determinatzaileek IS edo aurka postposizioak genitibodun IS hartzen duten bezala. Bada, hemengo berezi gehienak horrelakoak ditugu, “osagarri-buru” egitura-harremanekoak, alegia, eta honek hainbat ondorio dakartza. Argitzen saiatuko gara.

Zehaztasunak dagokionerako utzita, aurkez dezagun egingo dugun ildoa.

II.2. Multzo-elkarteak

II.3. Zati-elkarteak. Hemen aztertuko ditugu erdi, laurden mugakizunak dituztenak47

II.4. Mota-elkarteak

II.5. Konparazio-eta irizpen-elkarteak

II.6. Sumpsumtive edo Sumpsumtiboak

II.7. Andregai modukoak

II.8. Hitzaurre moduko deiktikoak

Bistan da ez dela H-E/4 laneko sailkapen bera, baina uste dugu era honetara eginez argitasunean irabaziko duela azalpenak.


47 H-E/4, 11.2.1: 92 / 78 lanean frakzio-elkarteak (ordu-erdi) zati-elkarteetatik bereiz aipatu genituen; hemen atal berean ikusiko ditugu.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper