NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

Arrain-buruak

Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961)

Testu-mota: Prentsa-zutabea

Argitalpen-urtea: 2024

Atala: Gaurko Gizartea

Gako-hitzak: emakumeen lanak

Arrain-burua.


Berria, 2024ko abenduak 14

Idatzi ez den liburu baten lehen pasartea: «Noiz bilakatzen da pertsona nagusi? Lehen musuarekin? Batetik bestera korrika joateari uzten dionean? Lehen lanpostuarekin? Bere arropa erosten hasten denean? Lehen aldiz gurasoen etxetik kanpo bizitzen jartzen denean? Ekintzek ondorioak dituztela jabetzen den unean? Nire kasua kontatuko dizuet nik. Nire heldutasuna ez zen lehen aipaturiko kontu horietan zedarritu. Nire heldutasuna iritsi zen amak arrain-buruak ez zituela hain gustuko ohartu nintzen egunean. “Nik txupatuko dut burua. Badakizue asko gustatzen zaidala”. Halako batean konturatu nintzen burua txupatzea ez zela bere helburua, gainerako mamia guri banatzea baizik. Kasualitate handiegia zen ama guztiei arrain-buru guztiak txupatzea hainbeste gustatzea. Pena bakarra dut: ordurako berrogeitaka urte banituela…».

Atzo aurkeztu zuten Mamia liburua. Euskal sukaldaritzan pisu handia izan duten 50 emakumeren testigantzak azaltzen dira. Sukaldari, jatetxe jabe, ardo upategi eta sagardotegietako nagusi, sukaldaritzari buruzko kazetari… denetik ageri da liburuan. Sukaldeko lurruna izaten zen orain arte emakumeentzat, eta fokuak gizonezkoentzat. Begi bistakoa zena aitortzea beti dago ongi.

42 euro balio ditu liburuak. Patrika askorentzat, asko. Ama batek baino gehiagok segitu beharko du arrain-burua txupatzea gustatzen zaiola esaten.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper