Don Karlos (erdian, bizarrarekin) bere ofizialez inguratuta, seguru asko Tolosa inguruan, 1873-1875 artean.
1/ Biba, biba, biba,
gure Jaungoikoa!
Biba, biba, biba,
Aita Erromakoa!
Eta tira eta tunba
eta tira beltzari,
eta tira eta tunba
eta tira beltzari.
2/ Biba gure fedea
Espainiakoa!
Biba don Karlos eta
jende bertakoa!
Eta tira eta tunba…
3/ Biba, biba don Karlos
eta Margarita,
biba relijioa,
fuera republika!
Eta tira eta tunba…
4/ Biba, biba don Karlos,
hura da gizona,
Espainiko errege
tokatzen zaiona.
Eta tira eta tunba…
5/ Don Karlosek emon dau
:
gura dabela gorde
Jaunaren legia.
Eta tira eta tunba…
6/ Esan, bada, gogotik
bildurra :
Bizi bedi don Karlos
ta andre Margarita!
Eta tira eta tunba…
7/ Biba Karlos Septimo,
doña Margarita,
laster ikusiko dira
tronuan jarrita.
Eta tira eta tunba…
8/ Aita Santuak berak
koroia ezarrita,
Frantziako
haraino etorrita.
Eta tira eta tunba…
9/ Karlosek esan ei dau
Begoña gainean,
laster sartuko dala
Madrilgo kalean.
Eta tira eta tunba…
10/ Ikusi gura neuke
bere entradia,
Madrilgo xango-meheen
arineketea.
Eta tira eta tunba…
11/ Biba Karlos Septimo
eta Margarita,
Espainan agintzeko
zer pare polita!
Eta tira eta tunba
eta tira beltzari,
eta tira eta tunba
eta tira beltzari.
Jatorrizko bertso-sorta osoa, hemen: ZAVALA, Antonio (1997). Karlisten bigarren gerrateko bertsoak. Oiartzun: Sendoa liburutegia. (501-504).
Entzun YouTuben Joseba Tapiaren bertsioa (Eta tira eta tunba, Zakurraren Biolina, 2010).
IKUS HAU ERE
Bigarren Karlistaldiko irudi-bilduma Zumalakarregi Museoan.
Irudia
Unknown; possibly Félix Tournachon (Nadar),
, via Wikimedia Commons.


