Mintzola egitasmoaren lan-eremua, batik bat, euskaraz egiten den ahozko jarduna da; beraz, euskarazko eguneroko hizkera aztertzen eta ezagutzaren transferentzia eta sustapena ikertzen dihardu. Ikertze-lan horri esker, eguneroko hizkeraren inguruko galdegai eta kezkei erantzuna eman diezaiekegu.
Batetik, Mintzolaren abiapuntuko ikerketak eguneroko hizkeraren ezaugarriak aletzea eta euskal komunitateak arlo horretan duen egoera ezagutzea ahalbidetzen du. Bestetik, berriz, ikerketa aplikatua garatzen du, hau da, tresnak sortu eta taxutzen ditu, hezkuntzan, hedabideetan eta bestelako eremuetan eragina izango dutenak.
Orobat, Mintzolak aparteko ardura hartu du, ikerketa horien ondorioak interesdunei eta komunitateko eragileei aurkezteko eta eskaintzeko. Azkenik, erakundeen arteko elkarlana ardatz duela, euskarazko ahozko jarioa aberastera bideratutako ekimenak antolatzen ditu, nagusiki, gazteei zuzenduta.
Parte-hartzaileak
Zuzendariak
- Agirre, Eñaut
- Sarasua, Jon
Arduradunak
- Idazkariordea
- Egitasmoen bateragilea
Teknikaria
- Garaikoetxea, Maider