Euskararen Historia Soziala (EHS) esparrua lantzen du Joanes Etxeberri proiektuak.
Nazioartean azken urteotan zabaltzen ari den ikerkuntza-alorra da hizkuntzen historia soziala. EHSk horixe du, bada, aztergai. Azterketa horretarako, nazioarteko testuinguru desberdinetan erabilgarri izango den metodologia eta lan-tresna egokiak sortzea du, alde batetik, helburu; eta bestetik, metodologia horiek euskararen kasura ekarri, egokitu eta aplikatzen saiatzen da.
Lehendik zabaldutako lan-lerroak kontuan harturik, 2025-2028 aldirako aurreikusten diren ekintza premiazkoenak, beste batzuen artean, honako hauek dira: azken ehun urteotako araugintza ebaluatzeko premiari buruzko liburua argitaratzea, Euskaltzaindiaren sorrera eta euskara batuaren egitasmoa perspektiba soziohistorikotik lantzea, eta hitz-erabidea EHSrako iturri zer modutan eta nola izan daitekeen aztertzea.
Horrezaz gainera, Euskal Herrian eta nazioartean ikerlerro horien zabalkundea egiteko konpromisoa ere hartua du Joanes Etxeberri egitasmoak.
Parte-hartzaileak
Zuzendaria
Ikerketa-arduraduna
- Joly, Lionel
Iturriak eskuratzeko lankidea
- Berriozabal, Roman
Aholkularitza informatikoa
- Ingurune Digitala Zerbitzuko arduraduna