xx. mendearen 70eko hamarkadatik gaur egun arte euskarak Araban izan duen biziberritze-ibilbidearen kontakizuna osatu nahi du EBA egitasmoak, gerora gizarteari zabaltzeko, xede hezitzaileaz zein aktibatzaileaz baliaturik.
Kontakizunaren oinarrian datu estatistikoak eta prozesuaren lekuko edo parte izan direnei egindako elkarrizketak daude. Hori ez ezik, EBA arlokako bilduma sistematiko eta exhaustibo batez hornitua izan dadin ere aurreikusten da, euskarak euskal lurralde horretan urteotan zehar izan duen jardunbidea arloz arlo (ikastolak, gaueskolak, elkarteak eta abar) garaturik.
Parte-hartzaileak
Koordinatzailea
Kideak
- González de Viñaspre, Roberto
- Iciar, Irati
- Larrañaga, Jokin