2022an abian jarri zenetik eta gaur arte, euskararen etorkizun-ikuspegia marraztea eta hari lotutako arnas luzeko estrategia nagusiak ildokatzea dira egitasmoaren helburuak. Horrek eskatzen du, etorkizun-ikuspegiak behar dituen ezaugarriak ondo ulertzea, bisio-ariketa horrek dituen eskakizunak ondo betetzea, alegia.
Etorkizun-ikuspegi edo bisio-ariketa egokia egiteak, hainbat ariketa konbinatzea eta bateratzea dakar. Ariketa desberdinen konbergentziaren bidez egiten den ekoizpena dela esan liteke.
- Batetik, iraganeko ibilbidearen ezaugarri eta prozesuak barneratu behar dira. Iraganeko elementu hauek guztiak digestio kritiko baten bidez integratu behar dira eta norabide eraikitzaile baterako sustraitzat hartu.
- Bigarrenik, egungo abaguneari buruzko ikuspegi panoramiko eta aldi berean sintetikoa landu behar da. Hementxe kokaturik dago, egon ere, Sustapen Batzordearen ohiko ibilbidea.
- Eta hirugarrenik, norabide eragileen iparrak sumatu edo hauteman behar dira.
Parte-hartzaileak
Zuzendaria
Koordinatzailea
Idazkaritza teknikoa
- Idazkariordea
- Egitasmoen bateragilea