Sustapen Batzordeak berariazko zereginak ditu, Euskaltzaindiaren Jagon Sailari egokitu zitzaizkion euskara zaintzea eta euskararen erabilera eta erabileraren eremuak zertan diren ikustea. Horretarako, alde batetik, batzordearen estrategia nagusienetako bat da, Euskaltzaindia izatea zeregin horien inguruko gogoeta eta hausnarketen gunea, esan nahi baita, euskalgintzan ari diren beste gainerako erakunde, elkarte eta abarrekin esperientziak amankomunean jarriz eta iradokizunak eginez, nondik norakoak elkarrekin bideratzen joatea. Beste aldetik, batzordeari dagokio, euskara kaltetzen duten zenbait egoera kezkagarri edo larriren aitzinean, Euskaltzaindia horren jakitun ipintzea eta proposamen zein konponbideak aurkeztea. Halaber, batzordearen ardura da, euskararen inguruko testu juridikoen corpusa biltzea, osatzea eta eguneratua izaten saiatzea, bai eta Euskaltzaindiak egindako adierazpenen bilduma berritzen joatea ere.
Parte-hartzaileak
Batzordeburua
Idazkaria
Kideak
- Aizpurua, Jon
- Gorri, Eneko
- Iciar, Irati
- Juaristi, Patxi
- Larrazabal, Santiago
- Lobera, Gotzon
- Martinez de Luna, Iñaki
- Saez, Patxi
- Sarasua, Jon
- Suárez, Castillo
- Uranga, Belen
- Urrutia, Andres
- Usarralde, Ibon
Aholkulariak
- Amonarriz, Kike
- Bidegain, Eneko
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Erize, Xabier
- Etxegoin, Pantxoa
- Gaminde, Eba
- Iñigo, Andres
- Piñol, Elixabete
- Ruiz, Manuel Maria
- Arabako ordezkaria
- Gipuzkoako ordezkaria
- Nafarroako ordezkaria
- Ipar Euskal Herriko ordezkaria