Ahoskera Batzordea 2013an abiatu zen eta Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak sortutako —2011ko apirilaren 13an— Ahoskera Lantalde suntsikorraren ondorengoa da. Euskararen ahoskera eta horren estandarizatzea du lantegi funtsezkoa.
Bide horretan, egungo eginkizunik nagusienak Euskaltzaindiak 1998an plazaratutako Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) arauen lantzea, garatzea eta gizarteratzea ditu. Estandarizatzea ahulduko lukeen monoestilismoari —estandarra bakarrik erabiltzeari nahiz euskalkiak bakarrik erabiltzeari— aurre egiteko, euskara batuaren zubigintza-egitekoa indartu gura da, EBAZ arauak dagokien testuinguruan kokatuaz. Hartara, ahoskera «batuetatik» hizkera «txikienetarainoko» maila nagusienak ezartzea da epe luzeagorako helburu.
Parte-hartzaileak
Batzordeburua
Idazkaria
Kideak
- Bedaxagar, Maider
- Elordui, Agurtzane
- Epelde, Irantzu
- Etxeberria, Pilartxo