Sormen garaikideari dion begiruneak bultzatuta, Euskaltzaindiak 2023an eman zion hasiera Irailekoak egitasmoari. Lekeition gauzatu zen lehen edizioa eta Itsasun bigarrena, irailaren azken asteburuan. Urtero txandakatuz, deia egiten die poesiazalei, poesiara hurbiltzea ondare immaterial deskribagaitz bat ukitzea delako.
Era askotara egiten da hori: panorama orokorrak eskainiz, joera berriei buruzko gogoeta eginez, belaunaldien arteko egikerak kontrastatuz, poesiaren eta beste adierazpide batzuen arteko diziplinartekotasuna aztertuz, hizkuntza gutxituetan idazten duten sortzaileen ahotsak entzunez, eta abar.
Parte-hartzaileak
Arduraduna
Kideak
Aholkulariak
Laguntza teknikoa
- Komunikazioa eta Irudia Zerbitzua
- Egitasmoen bateragilea
- Idazkaritza
















