Onomastika Batzordearen ohiko egitekoa da Onomastika Zerbitzuaren bidez iristen diren kontsultei eta lanei erantzutea, eta, horretarako, berariazko azterlanak eta txostenak egin behar izaten ditu sarritan. Kontsulta asko herri-erakundeenak dira (toponimiaz, gehienbat) eta beste asko herritarrenak (batez ere, pertsona-izenei eta deiturei buruzkoak) edo enpresa eta elkarteenak. Batzordearen zeregina da, halaber, zenbait arlotako profesionalek (kazetariak, itzultzaileak, idazleak, irakasleak, testu-zuzentzaileak, euskara-teknikariak…) onomastikaren arloan dituzten zalantzak argitzea eta helarazten dizkioten kontsultei erantzutea.
Onomastika Batzordeak baditu berariazko ardurak ere euskal antroponimiaren eta toponimiaren esparruan, berak ezarriak edo bestek eskatuak, hala nola arauak prestatzea, onomastika-datuak herritarrei eskaintzeko baliabideak koordinatzea, onomastikako azterlanak sustatzea eta dibulgazio-lanak egin eta bideratzea.
Parte-hartzaileak
Batzordeburua
Idazkaria
Kideak
- Alberdi, Mirari
- Bidart, Asier
- Galé, Patxi
- Larrañaga, Josu
- Morrás, Oier
- Rekalde, Paskual
- Videgain, Xarles
- Zaldua, Luis Mari
- Onomastika Zerbitzuko arduraduna
- ECO egitasmoko teknikaria