Gramatika Batzordearen zeregin nagusia euskararen gramatika lantzea da.
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU) gramatika saila prestatu zuen Akademiak lehenbizi; Euskaltzaindiaren gramatikaren lehenbiziko oinarriak errotu zituen lana zen: bederatzi liburuki argitaratu zituen Gramatika Batzordeak sail horretan, 1985. eta 2011. urteen artean (EGLU 1-7, eranskin bat eta perpaus bakunaren gramatika laburra). Behin hasierako urrats edo oinarri horiek finkatzeko lana burututa, Akademiak gramatika haiek eguneratu eta osatu zituen, eta ondoren Euskararen Gramatika argitaratu zuen 2021. urtean.
Gaur egun, Euskararen Gramatikaren bertsio laburra prestatzen ari da batzordea, inguruko hizkuntza akademiek egin duten antzera.
Euskaltzaindiaren Jagonet hizkuntza zerbitzuko gramatikazko galderei ere erantzuten die batzordeak.
Parte-hartzaileak
Batzordeburua
Idazkaria
Kideak
- Amundarain, Iñaki
- Berro, Ane
- Garzia, Juan
- Goenaga, Patxi
- Mounole, Céline
- Odria, Ane
- Oihartzabal, Beñat
- Salaburu, Pello