Euskaltzaindiaren Hiztegia Lantaldeak hiztegiaren oinarriak ezartzen ditu, sarrerak, azpisarrerak, ohiko lexiak, unitate fraseologikoak eta, hala behar denean, horiei dagozkien adierak proposatzen ditu, ondoko urrats batean erredaktoreek adieraz eta adibidez horni ditzaten.
Hiztegiaren iturri nagusiak corpusak dira: Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusa, tradizioa biltzen duena, XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa xx. mendearen azken urteetan garatua, Lexikoaren Behatokia xxi. mendearen hasierakoa, eta Euskararen Erreferentzia Corpusa gaur egunekoa. Horietatik abiatuta, bestelako datuak ere baliatzen ditu EH Lantaldeak hiztegia hezurmamituko duten formak osatzeko.
Parte-hartzaileak
Zuzendaria
Kideak
- Arrarats, Irene
- Arregi, Ainhoa
- Bergaretxe, Ekaitz
- Rekalde, Paskual
- Sagarna, Andoni
Aholkularia