Euskaltzaindiaren Hiztegia Lantaldeak forma, unitate fraseologiko eta adiera berriak proposatzen ditu, eta egitasmoko kideek adieraz eta adibidez hornitzen dituzte proposamenok. EH Batzorde Ahaldunduak horiek guztiak berrikusi, oharrak egin eta hiztegian barneratzen ditu eta, beharrezkoa denean, osoko bilkuran aurkeztu eta eztabaidatu ere bai, azken erabakiak hiztegian jasoak eta ostean sarera eramanak izan daitezen.