Noeren Ontzia egitasmoaren zeregina da hezkuntzarako testu egokiak hautatzea, lehenagokoak eta gaur egunekoak, egungo ortografiara eta morfologiara ekarrita. Testuekin batera, baita haiekin lotutako bideoak, audioak eta argazki-bildumak ere bilduko ditu. Zazpi ataletan banaturik eskainiko dira. Hauexek atalok: Historia, Herri-kultura, Hizkuntza, Literatura, Ahozko Literatura, Gaurko Gizartea eta Abestiak.