Euskera dugu Euskera Ikerketa Aldizkariaren aurrekaria. Euskera aldizkaria Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean.
2023tik aurrera, ordea, antzinako Euskera hura bi erdi egin zen, bi argitalpen mota ekarriz: batetik, Euskera Ikerketa Aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren Buletina. Euskera Ikerketa Aldizkariak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu; paperean eta euskarri elektronikoan argitaratzen da. Indexatuta dago eta Akademiaren eta euskararen ikerketa zientifikoa eta akademikoa bultzatzen ditu.
Euskaltzaindiaren Buletinak Akademiaren bizitza akademikoaren berri ematen du.
Parte-hartzaileak
Zuzendaria
- Euskaltzainburua
Idazkaria
- Euskaltzaindiaren idazkaria
Kideak
- Aurnague, Mixel
- Bidegain, Eneko
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Gaminde, Eba
- Garikano, Asun
- Juaristi, Patxi
- Salaberri, Patxi
Aholkulariak
- Kudeatzailea
- Idazkariordea
Kudeaketa teknikoa
- Argitalpen-eragilea
- Egitasmoen bateragilea