2016ko urrian, Euskaltzaindiak bere Hiztegiaren bertsio elektronikoa aurkeztu zuen jendaurrean, paperezkoarekin batera. Ordutik, milaka kontsulta jaso ditu atariak. Hauexek dira 2017ko hamabi hitz kontsultatuenak: jardun; milesker; parte; amankomun; jarraitu; ihauteri; momentu; ziur; desberdin; garrantzi; ama eta prezagarri.
2017an, Iñaki Caminoren 'Amiküze (h)eskualdeko eskuara' eta Jorge Luis Tejedorren 'Sestaoko toponimia' ikerlanak kaleratu zituen Euskaltzaindiak. Orain, liburu horien bertsio elektronikoa ere kontsulta daiteke gure webgunean.
(Hizkuntza baliabideak=Bildumak='Amiküze (h)eskualdeko eskuara'; eta 'Sestaoko toponimia''Sestaoko toponimia').
Foru erakundeak ezagutza agertu nahi die "mende oso batean zehar Arabaren eta Euskal Herriaren hizkuntza, gizarte eta kultur ondarea sustatzen egindako ibilbidearengatik".
Apirilaren 28an emango dira dominak, San Prudentzio egunean.
Antolatzailea: Laguardia-Biasteriren Adiskide Elkartea. Laguntzailea: Euskaltzaindia.
Tokia eta ordua: Garcetas etxea, Kale nagusia 52 (Guardia- Araba), 19:00etan.
Hizlariak: José Ángel Chasco, etnografoa eta liburuaren egilea; Roberto Gonzalez de Viñaspre, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta José Antonio González Salazar, etnografoa.
Asko eta asko izan dira hilabeteotan landutako gaiak, baina arreta berezia jarri zaio genero-berdintasunaren kontuari.
Guztira, 446 forma begiratu eta zuzendu dira, eta 31 forma berri -sarrerak eta azpisarrerak- gehitu zaizkio Hiztegiari.
Aldaketa hauek guztiak urtean bi aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira.
Aldaketa berriak,
- Donostiako 'Begiradak' zikloan parte hartuko du Miren Azkarate euskaltzainak
- Mintegiak eta aurkezpenak, Donostiako Luis Villasante Ikergunean
- Miriam Urkia, Karmele Jaio Eiguren eta Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain oso izateko aurkeztu dituzte
- Hiazinto Fernandorena, Marie Jeanne Minaberry, Piarres Charritton eta Luis Mari Mujika omenduko ditu Euskaltzaindiak ostiraleko Ageriko bilkuran