Bide batez, dei zabal bat egin nahi dio euskal gizarte osoari: hain zuzen, aldi berriari ilusio berrituarekin ekiteko deia.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak nahi du, eta behar du, gizarte-eragile guztiekin jardun, eta horretan agortuko ditu indarrak ondorengo urteetan”.
Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazleak ondu du lana, eta, Arabako hiriburuaz gainera, Gasteizko beste 64 herriak ikergai dituen egitasmo zabal baten zati da.
Elena Martínez de Madina: “Leku-izen normatibizatuak proposatzen dira. Horrek gure lurraldeko hizkuntzak, gure usadio zaharrak, gure flora, fauna, geografía eta historia ezagutzen laguntzen digu”.
Gasteizko Udalaren laguntzaz argitaratu da liburuki hau.
EHUko Uda Ikastaroetan 'Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak' Nazioarteko Biltzarra antolatu dute. Ekainaren 21ean eta 22an egingo dira bi jardunaldiak, eta Frankismoaren errepresio estrategien artean gutxien aztertu izan denetako bati heltzea da kongresuaren xedea: hots, zentsurari.
Honen berezitasunak aztertzea da helburu nagusia; azken ikerketen inguruko hausnarketa egitea eta zentsurak izan zituen aldi ezberdinak azaltzea, diktadorea hil osteko urteetan ere, euskal kasuan zein arlo iberiarrean.
Gainera, biltzarrean bertan Joan Mari Torrealdai euskaltzain emeritua omenduko dute, euskal liburugintzaren zentsura aztertzeko egin duen lanagatik. Ez da omendu bakarra izango: 'Debekatuak baina ez ahaztuak' erakusketa ere antolatuko baitute, Alfonso Sastreri gorazarrea eginez.
Mendeurreneko ekimenak babestuko ditu Nafarroako Parlamentuak.
Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena berritu dute.
Antzinako testu juridikoen erakusketa, izaera lexikografikoko euskarazko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioaren hobekuntza eta mendeurrenaren ekitaldietan parte hartzea aurreikusten da.
Hitzarmen honek hiru urteko indarraldia izanen du.
- Donostiako Udalak eta Bagerak Euskaraldia aurkeztuko die 75 ikastetxeri
- Euskal Mendizale Federazioak 'Euskal Herriko mendien katalogoa' osatu eta plazaratu du
- Otsailean 80.968 bisita izan ditu Euskaltzaindiaren atari digitalak
- Miriam Urkia: “Aurten ikusiko dugu Euskaltzaindia aurrera doala, eta bide onetik”