Pazko astelehenez eta eguraldia lagun, lan berri bat aurkeztuko du gaur Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean: 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'. 2016ko azaroan, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak Baionan egindako Jagon jardunaldiko txostenak biltzen ditu lan honek.
Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiko Jagon sailburuak prestatu du liburukia, eta gaurko prentsaurrekoan esan duenez, "ondorengo urteetan Ipar Euskal Herriko euskalgintzak eman beharreko pausoak biltzen ditu, duela bi urte Jagon jardunaldietan irudikatu zirenak". Eta nabarmendu ditu liburukian datozen artikuluetako batzuk, tartean, Sagrario Aleman euskaltzain nafarraren Geroa euskaldunago, Kontseiluko Argitxu Etxandiren Euskararen estatusa: legezko koadroa eta aukerak, edo Allande Socarros Zuberoako Herri Alkargoko euskara arduradunaren Ipar Euskal Herrian euskararentzako erronka berriak.
2016ko Jagon jardunaldi hartan Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak elkarrekin eginiko adierazpena ere badakar liburuki berriak (Ipar Euskal Herrian euskara galzoritik atera eta indarberritzeko-bidean paratzeko).
Gainera, aurten Koldo Zuazo euskaltzain urgazlea omendu du Sarako herriak, azken bost urteotan bertako euskararen alde eginiko lanagatik. Besteak beste, Zuazok herrian jasotako hitz eta erran-zaharrak bildu ditu Sarako euskara ikerlanean.
(Koldo Zuazo, Sarako auzapezarekin)
Apirilak 2 dituela, Pazko astelehenez, lan berri bat aurkeztuko du Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean. 2016ko azaroan, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak Baionan egindako Jagon jardunaldiko txostenak biltzen ditu lan honek.
12:00etan da hitzordua eta prentsaurrekoan parte hartuko dute Xarles Videgain euskaltzainburuordeak eta Jean-Baptiste Coyos Akademiako Jagon sailburuak.
Bestelako lanak ere izango dira Euskaltzaindiaren erakusmahaian. Besteak beste, Esteve Materraren Do(c)trina Christiana (1617) liburuaren edizio kritikoa eta Iñaki Caminoren Amiküzeko (h)euskara ikerlana.
Egitarau zabala izango du aurtengo aldiak, eta Sarako Biltzarrean izango da, baita ere, Txomin Peillen euskaltzaina. Jose Anjel Irigaraik gidatutako mahai-inguruan parte hartuko du, Eric Dicharry eta Eneko Bidegainekin batera. Ondoren, Koldo Zuazo euskaltzain urgazleari omenaldia egingo dio Sarako Udalak, herriko saria emanez.
Errege-erreginen izenak idazteko irizpideak eta gomendioa eman ditu Euskaltzaindiak 186. arauan.
Ikerketa-lanak erakutsi du uste izan dena baino garrantzitsuagoa izan zela Materra, bai euskal literaturaren esparruan, bai hortik kanpo ere.
'Doctrina Christiana'ren lehen edizioak orain dela lau mende ikusi zuen argia, Bordelen. Lan honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen euskalki literarioari. Halaber, lapurtera klasikoaren opera prima hau euskaraz inprimaturiko lehen liburuetakoa ere bada. Haatik, ale guztiak aspaldi galduak baitzeuden, lehendabiziko edizioa ezezaguna zen, Danimarkan ale bat aurkitu zuten arte.
UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek paratu dute edizio kritikoa, eta Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk eman dute argitara, 'Euskararen Lekukoak' eta 'Monumenta linguae Vasconum: Studia et Instrumenta' bildumen barnean.
"EHUN URTE eta Euskaltzaindiaren eginbeharrak eta helburuak ez dira ia aldatu; egiteko moduak eta harreman-sareak, ordea, bai. Hori bera islatu nahi izan da mendeurrenaren logo berriarekin, gure betiko zuhaitzari beste itxura bat emanez, irekiagoa eta dinamikoagoa.
Etorkizunari begira jarri gara, ezbairik gabe.
- Mendeurrenaren aurkezpenean, 'Dei zabala euskal gizarteari' (Andres Urrutiaren hitzaldia)
- Euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko baliatu nahi du Mendeurrena Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiak Gasteiz udalerriko toponimia historikoaren seigarren liburukia aurkeztu du
- Sagrario Aleman euskaltzain nafarra, Vianako Printzea sarirako hautagai