Edozein momentu da egokia liburu bat zabaldu eta irakurtzeko, baina azken hogei urteotako joerari jarraituz, apirilaren 23a ere baliatu daiteke zeregin horretarako. UNESCOren aspaldiko ahalegina -1996an ezarri zen Liburuaren Eguna mundu mailan- egun seinalatua bilakatu da, urteen poderioz. Gaurko egunez, gomendioren bat egitea ere ohikoa izaten da. Hona hemen hiru, Euskaltzaindiaren argitalpenen artean hautatuak:
- 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'. Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos (2018).
- 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'. Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero (EHU/UPV-rekin batera argitaratutakoa - 2018).
- 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'. Berrargitalpena. Egilea: Juan Madariaga Orbea.
Pasa den asteartean, Bilboko Alhondegian (Azkuna Zentroa), Euskara ataleko Radio Bilbaoren Bikaintasunaren Saria jaso zuen Euskaltzaindiak. Honela, ehun urtez Akademiak "euskararen zaintzan eta erabileran egindako lan eskerga" saritu nahi izan zuten Radio Bilbao irratiko arduradunek.
Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso zuen golardoa, baina bere hitzaldian argi utzi nahi izan zuen "kolektibo zabal baten izenean" jasotzen zuela sari berri hau.
Apirilaren 28an, berriz, Arabako Aldundiak emandako Urrezko Domina jasoko du Akademiak.
Guztira 151 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta epaileek lanen sakontasuna nabarmendu dute. Horrez gain, gizarteak dituen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela azpimarratu dute.
A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Maialen Leiza -narrazioan- eta Lur Lopez -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Anne Arrizabalaga -narrazioan- eta Peru Amorrortu -poesian- izan dira irabazleak.
Oiartzun, Gernika-Lumo, Azpeitia, Gasteiz, Beasain, Otxandio eta Usurbilkoak dira aurten nabarmendu diren idazle gazteak.
1991tik, Akademiak berak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
"Segi literatura jorratzen, segi irudimena lantzen, zuek baitzarete etorkizuneko idazleak", adoretu ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Akademiak "euskararen zaintzan eta erabileran egindako lan eskerga" nabarmendu dute Radio Bilbaoko arduradunek.
Sari-ematea datorren asteartean izango da, apirilak 17 dituela, Bilboko Alhondegian, 19:00etan.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindiarentzat ohore bat da sari hau jasotzea. Oraingo eta iraganeko euskaltzainen izenean jasoko dugu, esker onez. Bostehun eta zenbait inguru euskaltzainek (88 oso, 102 ohorezko eta 457 urgazle) osatu dute historian zehar Akademia, eta osatzen dugu egun ere, erakundearen langileekin eta herriarekin batera, halako errealitate sendo eta esanguratsua osatzen dugula, euskara edonon aldezteko eta aldarrikatzeko, euskarari buruzko ikerkuntza eta jagote lana bilduz eta bateratuz, pentsamolde desberdineko kideen bitartez. XXI. mendean jarri ditugu oinak, gaur egungo euskal gizartearen eskakizunei erantzuteko, zorrotz eta prestutasunez".
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak urtebeterako luzatu dute euskara sustatzeko indarrean dagoen erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena. Hitzarmen hori duela hamar urte baino lehenago sinatu zen aurrenekoz eta ordutik urtero berresten da.
Honela, Bilboko Udalak 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Akademiari, euskal literaturaren ikaskuntza sakona bultzatzeko, hizkuntza-aholkularitza bermatzeko eta hirian euskararen erabilera sustatzeko.
Hitzarmen honen helburuak dira, batetik, euskara eta euskal kultura sustatzeko jarduerak egitea Euskaltzaindiaren egoitzan, eta, bestetik, Bilborekin eta euskararekin lotura duten pertsona esanguratsuen lanak eta biografiak argitaratzea. Aurten, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariaren biografiari ekingo zaio.
Andres Urrutia: “Egunero-egunero, une gozo zein zailetan, euskal kultura eta euskararen alde jardun izan du Euskaltzaindiak, eta hasiera-hasieratik alboan izan du Bilboko Udala”.
- Sarako Idazleen Biltzarra, literaturatik harago
- 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa' liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak Sarako 35. Biltzarrean
- Ingalaterrako Elisabet I.a baina Elizabeth II.a eta Espainiako Filipe II.a baina Felipe VI.a
- Esteve Materraren 1617ko liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak