- Badator Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua, ekainaren 6an Bilboko Arriaga Antzokian egingo dena. Aurtengo aldia XII.a izango da, eta Anjel Lertxundiren Otto Pette lana omendu nahi dute, eleberria argitaratu zenetik 25 urte betetzen direnean.
- Aurretiaz, baina, forum interesgarriak antolatzen ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak, eta azken hitzaldi-sorta datorren astean izango da, Irakurraldiaren atari gisa. Honela, ekainaren 3an Pako Aristi eta Jon Alonso izanen dira; ekainaren 4an Tere Irastortza eta Garbiñe Ubeda; eta 5ean Anjel Lertxundi bera. Saio guztiak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo dira, 19:00etatik aurrera.
Irakurri gehiago: Anjel Lertxundi omenduko dute Klasikoen XII. Irakurketa Jarraituan Iruzkin berria idatzi
- Atzo zabaldu zen Bilboko Liburu Azokaren 49. aldia, eta ekainaren 9a bitarte izanen da, hiriko Areatza plazan. Guztira, 55 erakusmahai jarri dira -tartean, Euskaltzaindiarena-, eta egitaraua liburu-aurkezpen eta mahai-inguruz josita dago.
- 2017ko azaroaren 17an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak Araba, euskaraz bidea egiten izenburupean eginiko XXII. Jagon jardunaldian jazotakoak biltzen ditu argitalpenak.
- Azken hamarkadetan, euskarak nabarmen egin du hobera Araban. Jardunaldi horretan aldaketa honen dimentsio eta ezaugarriak izan ziren hizpide, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal baten eskutik. Orain, argitalpen honetan jaso da euskalgintza sozial eta instituzional horren ahotsa.
- Liburukiak 112 orrialde dauzka, Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 20. zenbakia da eta Euskal Herriko liburu-dendetan eros daiteke.
- Henri Duhau Lafourcadek Euskaltzaindiaren ohorezko agiria jaso du, gaur, Akademiaren Baionako egoitzan. Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal herriko ordezkariak eman dio dagokion diploma.
- Beskoitzen (Lapurdi) jaio zen Duhau, 1942ko urriaren 9an. Ohorezko euskaltzain izendatua 2018ko apirilaren 27an, Corpus (2017- ) eta Euskalkien lantaldean (2017- ) dihardu.
- Zenbait idazlan: Gratien Adema Zaldubiren idazlanak, 7 libk. [arg.] (2007-2017); Bahnar deitu salbaiak (Dourisbouru ; Elizalde) [arg.] (2014).
- Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa ekainaren 13an (egun osoa) eta 14an (goizez) izanen da, Gasteizko Europa jauregian.
- Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean egingo da nazioarteko biltzarra.
- Guztira, 17 hizlarik parte hartuko dute eta Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztuko ditu bertan: Euskal Onomastika Datutegi (EODA) berritua, Pertsona-izendegi berritua eta Kale eta karrika izenen eskuliburua.
- Programa osoa: https://labur.eus/Z8cU2
- Informazio gehiago: https://labur.eus/xg52L
- Izen-ematea zabalik, ekainaren 10a bitarte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko./+34 943 42 80 50/+34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71.