- Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa estreinatu da, gaur, Gasteizko Europa jauregian. Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean egingo da bi egunez luzatuko den biltzarra.
- Harrera-ekitaldian erakundeetako ordezkari hauek parte hartu dute: Joseba Lozano (Eusko Jaurlaritza - Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria); Joseba Koldo Pérez de Heredia (Arabako Foru Aldundia); Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria).
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Toponimo guztiak, handi zein txiki, komunitate osoaren ondare dira, ez bakarrik tokian tokiko hiztunena”.
Irakurri gehiago: Toponimia ikertzeko eta zabaltzeko ekimenen garrantzia
- Ostegun honetan, ekainak 13 dituela, Mikel Zalbide euskaltzain osoak Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruzko hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean (Die Königliche Akademie der Baskischen Sprache Euskaltzaindia: ein Dutzend sprachsoziologische Bemerkungen). Zalbidek euskal akademiaren sorrera eta garapena aztertuko ditu berbaldian, eta, bide batez, mende honetako mugarriak azalduko ditu, soziolinguistikaren perspektibatik betiere.
- Beste behin, arrakastatsua izan da Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua.
- Hiriko Arriaga Antzokiak hartu du egitasmoa, eta bertan izan dira Euskaltzaindiko kideak: Andres Urrutia, Xabier Kintana, Adolfo Arejita eta Erramun Osa, besteak beste.
- Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazlearen Otto Pette omendu nahi izan dute aldi honetan Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek, eta 400 ahotsetara irakurri da maisulana, goizetik hasi eta iluntzeraino.
Maiatzean, lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Euskaltzaindiak eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak. Iñaki Beraetxe BIEUSEko lehendakariak eta Xabier Alkiza diruzainak elkartearen kexak eta asmoak azaldu zituzten Akademiaren Bilboko egoitzan:
Joan den urteko irailean sortu zen, bikoizketan profesional moduan urtetan ibilitako artista eta zuzendari talde batek ETBren lana esleitzen duen MIXER enpresak lehendik murrizketak jasandako ordainsariei murrizketa gehiago gehitu zizkion unean. 2018ko irailean esleitu zen ETBren bikoizketa lehiaketa, eta orduan aukeratutako enpresak % 12ko jaitsiera gehitu zion orain sei urte jaitsitako % 23ri. Hori lehen arrazoia izanik, ETBren eta enpresaren aldetik egunetik egunera lanaren kalitate maila eta euskarazko bikoizketan profesionaltasuna guztiz desagerrarazi nahia ere izan ziren sortzeko arrazoiak.
- Urrezko Idaz Luma jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak, gaur, Bilboko Liburu Azokan. Euskadiko Liburu Ganbarak urtero ematen du sari hau, euskara, euskal kultura edo literatura sustatu dutenei gorazarre egiteko.
- Miriam Urkia: "Hiztegigintzatik natorrenez, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren prozesu osoan parte hartzen duten guztiekin partekatu nahi dut sari hau. Bide batez esanda, emakumezkoak gehienak".
- Anjel Lertxundi omenduko dute Klasikoen XII. Irakurketa Jarraituan
- Miriam Urkia euskaltzainak jasoko du Bilboko Liburu Azokako Urrezko Luma
- ‘Araba, euskaraz bidea egiten’ liburuak azken urteotan herrialdean euskarak izan duen hobekuntzaren berri ematen du
- Euskaltzaindiaren ohorezko agiria jaso du Henri Duhauk