- 1996an, Santutegiko izen ohikoenak izeneko araua argitaratu zuen Euskaltzaindiak, 66. araua. Orain araua emendatzea eta osatzea erabaki du. Hala, 82 izen berri erantsi dizkio zerrendari.
- Horrenbestez, 424 izen biltzen ditu arauak orain, lehen baino 118 gehiago.
- Arau guztiak, HEMEN.
Irakurri gehiago: Santutegiko izenen araua emendatu du Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Paz de Ziganda helduen koroak, Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak eta Lauko Quartet musika taldeak azken 50 urteotako euskal kantu ezagunak interpretatuko dituzte larunbateko emanaldian, tartean, Sarri, sarri, Aitarik ez dut, Aitormena, Azken dantza, Lau teilatu edo Euritan dantzan.
- 20:00etan hasiko da kontzertua, Burlatako Kultur Etxean, eta sarrerak esteka honetan eskura daitezke (3 euro aurretiaz erosiz gero; 5 euro leihatilan): https://labur.eus/0pg3W
Orain dela ehun urte, besteren artean, Nafarroako Foru Diputazioaren babespean sortu eta 1976az geroztik errege dekretu bidez onartu zen Euskararen Akademia honi esleitu zitzaizkion, berezko xedeen artean, hizkuntza eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Horrela, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuari egindako helegitea ebatziz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 216/2019 epaia dela eta, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak hauxe aditzera eman nahi du:
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUren Urrezko Domina eman dio Euskaltzaindiari, “urtez urte euskara arautu eta modernizatzeko egindako lanagatik”.
- Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea): “Euskaltzaindia eta Unibertsitatea bi erakunde desberdin dira, baina esan dezakegu bi-biak eskutik helduta ibili direla azken mende erdian".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "1918-1919 urte bitartean sorturiko Akademiak, egun euskararentzako erakunde aholku emaile ofiziala denak, historian zehar zin-zinezko komunitate zientifiko eta akademikoa ondu du, eta bere egitekoa gizartearen zerbitzuan jarri du".
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak.
- Sagrario Alemanek mendeurrenaren helburu nagusiak lortu direla azpimarratu du: "Gizarte eragile publiko eta pribatuekin eginiko elkarlana nabarmendu nahi nuke, eta, horrezaz gain, etorkizunari begira jarri garela, atzera begira bainoago".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindia sortu zen euskarari zerbitzua emateko eta bokazio horrekin jarraituko du etorkizunean ere".