- Atxagaren (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) ibilbide literario luze eta emankorrari eginiko aitortza da. Besteak beste, "euskararen eta gaztelaniaren nazioarteko proiekzioan eta modernizazioan eginiko ekarpena" azpimarratu du epaimahaiak, bere eleberrietan "errealitatea eta fikzioa bikain nahastu dituela" aipatuz, hain zuzen, "poesiaz blaitutako narratiba baten eskutik".
- Atxagak duela 47 urte publikatu zuen bere lehen liburua: Ziutateaz (1976, Luis Haranburu).
Irakurri gehiago: Espainiar Letren Sari Nazionala jasoko du Bernardo Atxagak Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak antolatzen du, BBK Fundazioarekin batera. Lehiaketaren xede nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da.
- Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
- Lanak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da, eta Akademiak Bilbon duen egoitzara bidali behar dira (Plaza Barria, 15/ 48005).
- Berrikuntza: deialdi honetan 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikaslerik gehien aurkezten duen ikastetxeari.
- Paz de Ziganda helduen koroak, Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak eta Lauko Quartet musika taldeak azken 50 urteotako euskal kantu ezagunak interpretatuko dituzte larunbateko emanaldian, tartean, Sarri, sarri, Aitarik ez dut, Aitormena, Azken dantza, Lau teilatu edo Euritan dantzan.
- 20:00etan hasiko da kontzertua, Burlatako Kultur Etxean, eta sarrerak esteka honetan eskura daitezke (3 euro aurretiaz erosiz gero; 5 euro leihatilan): https://labur.eus/0pg3W
Orain dela ehun urte, besteren artean, Nafarroako Foru Diputazioaren babespean sortu eta 1976az geroztik errege dekretu bidez onartu zen Euskararen Akademia honi esleitu zitzaizkion, berezko xedeen artean, hizkuntza eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Horrela, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuari egindako helegitea ebatziz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 216/2019 epaia dela eta, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak hauxe aditzera eman nahi du:
- UPV/EHUren Urrezko Domina Euskaltzaindiarentzat, “euskara arautu eta modernizatzeko egindako ahaleginagatik”
- Mendeurrenaren urtea Euskaltzaindiaren oinarriak sendotzeko eta erronka berriei erantzuteko ekitaldi oparoa izan da
- "Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean" XXIV. Jagon Jardunaldia
- Maite Larburuk estreinatuko du, gaur, Kontzertu Akustikoen III. Zikloa