- Euskaltzaindiaren adierazpenen argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan argitalpen osoa eskura daiteke).
- Andres Iñigo (Sustapen batzordeko aholkularia): "Akademiak bere iritziak, kezkak eta eskaerak aurkezten ditu, adierazpen modura, botere publikoen aurrean nahiz jendaurrean, euskararen garapenerako bermeak kolokan jarri, kaltetu edo ukatzen direla ikustean".
Irakurri gehiago: 'Euskaltzaindiaren adierazpenak' (4. argitaraldia) Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren bilduma garrantzitsu bat da Euskararen lekukoak, euskal idazle klasikoen edizio kritikoak biltzen dituena. Besteak beste, honako hauek: Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiaie eta Ioannes Etxeberri Ziburukoaren Manual Devotionezcoa, (Patxi Altunak paratutakoak); Jose Mari Satrustegiren Euskal testu zaharrak; Resurrección María Azkueren Latsibi eleberria (Mirari Alberdik prestatutako edizioa); edo Refranes y Sentencias (Joseba Lakarrak paratua).
- Orain, lan zaharrenen birdigitalizazioa burutu du Euskaltzaindiak. Horrela, lan esanguratsu hauen datuak osatu dira eta obra guztiak daude ikusgai (liburu bakoitzak bere fitxa osoa du); gainera, aurkibidean klik egin daiteke, kontsulta azkartzeko.
- Liburu guztiak PDF formatuan jaitsi daitezke.
- Klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari ari dira txertatzen eguneroko hizkeran, baita euskaraz ere, eta Euskaltzaindiak eta UZEIk horien hautaketa bat egin eta Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa argitaratzeko beharra antzeman dute, oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskarazko terminoak finkatzen laguntze aldera.
- Oinarrizko lexikoa, HEMEN
- Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoaren helburu nagusia da gure hizkuntzaren iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa bultzatzea euskararen lurralde guztietako gazteen artean.
- Otsailaren 2an egin zuten estreinako saioa Aita Larramendi ikastolan, eta sei orduz jardun zuten zeregin horretan.
- Zirriborratu duten proiektuan, Andoaingo euskararen historia soziala aztertzea izango dute helburu.
- "Ez dakit nondik eta nola hasi ere, baina, bai, agur eta ohore hiri, Pello, otsailaren bigarren eguneko arrats hotz honetan. Izan ere, gutxiena uste nuelarik, ETBko albiste sailetik dei egin baitidate ia badudan zerbait esateko Pello Zabalari buruz, eta zeresan gehiegi izan nik nahaspila honetan esango nituzkeenak ordenatu eta esateko. Barkatu, Pello (...)".
- (Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainaren iritzi artikulua)
- Munduko pintura- eta eskultura-izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die ‘brebeta’ eta ‘baxoa’ azterketak euskaraz egitea
- Pello Zabala idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da
- Nafarroako toponimiaren datu basetik 86.000 puntu kartografikoren koordenatuak jaso ditu Euskaltzaindiak bere datutegi toponimikorako