Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta; aurrerantzean, Torrealdai lehendakariorde izango da.
'2020 Plan Estrategikoa'n jaso denez, .EUS domeinuaren bidez, ingurune digitalean euskara baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da PuntuEUS Fundazioaren xede nagusia.
Gainera, eta domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jaistea lortu da: 50 eurotik 30era.
Erabiltzaileei laguntzeko erregistratzaile nagusiek eskaintzen dituzten prezio eta zerbitzuak aurkezten dituen prezio-taula publikoa da, eta PuntuEUSen webgunean ikus daiteke.
Bilboko Posta kalean jarriko den oroigarri honekin euskara hutsezko lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrena gogoratu nahi da.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak, gainerako udalkideek, Euskaltzaindiko, Sabino Arana Fundazioko, EuskalPenKlubeko eta Deiako zenbait ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian.
Hain zuzen, egunkariaren egoitza izan zen atarian jarriko da plaka. Ekitaldia 12:00etan izango da, Posta kaleko 17aren parean.
Euskarazko egunkari aitzindariaren omenez eginiko egitasmoak ez dira bihar amaituko, eta otsailaren 10erako 'Eguna' Jardunaldia iragarri dute Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak.
Goiz osoan zehar, 'Eguna'ren jardun labur baina bizia aztertuko da, eta etorkizuneko euskal prentsari buruz ere hausnartuko dute gonbidatuek. Parte hartzaileen artean izango dira, besteak beste, Joan Mari Torrealdai euskaltzaina, 'Amatiño' kazetaria edo Joseba Agirreazkuenaga EHUko irakaslea.
Jardunaldian parte hartzeko, deitu 94 4158155 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Andres Iñigo euskaltzainak Nafarroako gobernuak hurrengo hiru urteetan (2016-2019) garatu beharreko euskararen plan estrategikoaren onurak aletzen ditu artikulu honetan.
"Deigarria da -ondorioztatzen du Andres Iñigok- eta kezkagarria bereziki, indarrean jarraitzen duen legearen defendatzaile sutsuenak izatea, haren markotik harago ez doan plan estrategiko hau dela eta, zenbait iritzi katastrofistaren eragileak, ematen duenez, nafarren elkarbizitza modu positiboan bultzatu beharrean, betiko gatazka politiko-soziala elikatzen segitu nahian".
Guztira, 145.318 sarrera ditu OEH-ren bertsio digitalak, eta nahitaezko erreferentzia da Hiztegigintzan ari direnentzat.
Bertsio berria lege eta administrazio testuez hornitu nahi izan du Euskaltzaindiak.
Orotariko Euskal Hiztegia erabiltzaile ororen esku dago, Interneten (www.euskaltzaindia.eus).
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Ondorengo urteetan ere, Akademiaren Zuzendaritzak eutsiko dio OEH elikatzen eta hobetzen jarraitzeko apustuari, eta, nola ez, erabiltzaileen esku jartzen ahaleginduko gara".
Andoni Sagarna (OEHren zuzendaria): "Antzinatik XX. mendera arteko euskal literaturaren erradiografia da Orotariko Euskal Hiztegia".
Gabriel Fraile (Euskaltzaindiko teknikaria): “Lanaren zati bat zuzenketak eta gehikuntzak egitea izan da, batez ere Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lantaldeak proposatutakoak. Bestea, lege eta administrazio arloko testuez hiztegiaren corpusa zabaltzea”.
Euskarazko EGUNA egunkariaren 80. urtemuga aitzakiatzat hartuta, Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak euskarazko prentsaren nondik norakoak aztertu eta eztabaidatzeko jardunaldi bat antolatu dute, otsailaren 10erako (ostirala).
Parte hartzeko: 94 4158155 telefonora deitu edo korreo elektroniko honetara idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
















