Pamiela argitaletxeak Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoaren 'Toponimia Navarra VII. Cuenca de Pamplona-Cendea de Antsoain' liburua aurkeztu du, gaur, gure Iruñeko egoitzan.
Bertan izan dira Sagrario Aleman (liburuaren sarrera egin du), Patxi Salaberri (edizioaz arduratu da) eta Andres Iñigo euskaltzain osoak, Pamielako arduradunekin batera.
Urriaren 11n izango da jardunaldia, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Oskorri taldeak, Bernardo Atxagak, Arantxa Urretabizkaiak, Xabier Kintanak eta Jon Kortazarrek.
Jardunaldi berean Agustin Ibarrola artista omenduko da. Ibarrolak bere irudiak eskaini zizkion Gabriel Arestiri 1967an, hain zuzen, 'Euskal Harria'ren lehen ediziorako erabili zirenak.
Bilboko Udalarekin eta Gabriel Aresti Elkartearekin batera antolatu du Euskaltzaindiak 'Gabriel Arestiren Euskal Harriak 50 urte' egitasmoa.
“Arestiren lana berreskuratzen ari gara aspalditik. Horregatik, iaz 'Mailu batekin: Biola batekin' liburua publikatu genuen, idazlearen poema ezezagunekin, eta orain dela hiru urte 'Harri eta Herri'ren edizio berri bat plazaratu genuen, liburuaren 50. urtemugan”, esan du Koldo Narbaiza Bilboko Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak.
“Aresti euskarazko kulturaren zutabe da, eta Bilbon gogoratu behar dugu hori. Ozen esan behar dugu, baita, euskal kultura bizirik dagoela Bilboko kaleetan, bizirik zegoen moduan, erdi ezkutuan izan arren, orain dela 50 urte, euskara batuaren bezperan, Arestik berak 'Euskal Harria' liburua argitaratu zuenean”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
70 urte zituela zendu da Iñaki Beristain errezildarra, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu du Beristainek euskararen inguruko edozenbat proiektutan parte hartu zuela, eta esan du "euskal idazle fina eta esatari aparta" ere izan zela frantziskotarra. "Gozagarri osoa, ezbairik gabe, haren ezpainetatik fedearen mintzoa aditzea", azpimarratu du Urrutiak.
Bere aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, irailak 26 dituela, Arantzazuko santutegian, 17:00etan.
Errezilen (Gipuzkoa) jaio zen Iñaki Beristain, 1947an. Hogei urterekin apaiztu eta Arantzazun egon da 1967tik, santutegiko bozeramaile aritu dela urte luzez. Besteak beste, Arantzazu aldizkariaren zuzendari ere izan da, eta EiTBko Egi bidean saioaren arduraduna, 1988tik.
Gaztetatik hasi zen euskarazko sorkuntzan. Erriberrin (Nafarroa) zela, Gure izarra aldizkarian aritu zen, eta ondoren Jakin aldizkarian ere jardun zuen. Duela urtebete argitaratu zuen bere azken liburua: Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari, Xabier Euzkitzerekin eta Eduardo Urarterekin batera. 1968an euskara batuari buruzko biltzarra egin zenean ere, hantxe izan zen Beristain, bere bihotzeko Arantzazun.
Larunbat honetan, Uxueko (Nafarroa) Paxape karrikako erakusketa aretoak egitasmo interesgarria hartuko du, goizeko 11:00etan hasi eta arratsalde erdiraino luzatuko dena: Uxueko Historia eta Ondarea ikastaroa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ikastaroa, eta bertan Uxueko historiaren nondik norakoak aztertuko dira: hizkuntza, kaleen izenak, bertako istorio eta pasadizoak...
Guztira, ikastaroak sei hitzaldi hartuko ditu, eta horietako bat Patxi Salaberri euskaltzain osoak eskainiko du. Salaberrik Uxue eta bere ingurunean euskarak bizi izan duen eta bizi duen egoera aztertuko ditu.
Larunbat honetan hasiko den Txapelketa Nagusiak gorabehera ugari izan ditu bere ibilbidean zehar. Hasiera-hasieratik babestu du egitasmoa Euskaltzaindiak, eta 1960tik 1982ra sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen.
Gaur egun, Santxotenak egindako eskultura -'Bertsolari'- oparitzen dio Euskaltzaindiak txapeldunari.
- Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia antolatu du Euskaltzaindiak
- 'Euskaltzaindia: Ibilbidea eta egungo erronkak' hitzaldia eskainiko du Aritz Abaroak, ostegunean, Aretxabaletan
- Euskararen lurralde osoan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia, lehen aldiz
- Euskararen koloreak, ‘Euskara ibiltaria’ erakusketan
















